Edukira joan

Italiako hizkuntzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Italiako hizkuntzak
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
hizkuntza
languages of the Earth (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak

Italiako hizkuntzak estatu horretan hitz egiten dira, direla hizkuntza ofizialak, direla ez ofizialak. Hizkuntza edo dialekto izan, horietako gehienei italieraren 'dialekto' deitzen zaien Italian. Egun, baina, italiera estandarra gailendu da Italiako toki askotan, lurraldean lurraldeko hizkuntzen kalterako.

Hizkuntzen sailkapen desberdinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako hizkuntza ofiziala italiera da. Aostako Haranean, frantsesa koofiziala da; eta Trentino-Adige Garaian, alemana (han bavarieraren aldaera bat hitz egiten baita). Beste zenbait hizkuntzak eskualde eremuko onarpena dute, baina oro har Italiako lurraldean hainbat hizkuntza gutxitu mintzatzen da.

Ikuspegi linguistiko batetik, siziliera berezko hizkuntzatzat har daiteke, eta sardiniera berez, bi mintzaira berezi bezala ere kontsideratzen da sailkapen batzuetan. Hala ere, Italiako hizkuntza hauetarik zenbait gutxiengo linguistikotzat hartuak daude, komunitate jakin batzuen mintzaira bezala, eta beste batzuk dialekto gisa. Liguriera, adibidez, Ligurian eta Sardinian mintzatzen delarik, ez legoke liguriar etnizitate edo komunitate bati lotua.

Honako mapa honek, italieraren dialektotzat hartzen ez diren hizkuntza komunitateak marrazten ditu bakarrik.

Hizkuntza-konmunitateak, italieraren aldaerak marraztu gabe.

Hizkuntza komunitate berezko hauek, mapakoak, hauek lirateke:

Italiiar dialekto edo aldaeratzat hartuak, zurizko guneetan goiko mapan, hizkuntza hauek lirateke, oro har hizkuntza italo-erromantze gisa definitu izan direnak:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]